fbpx
 

Con experiencia docente

Modelo de carta de presentación de profesores en euskera

Egunon:

Jon naiz eta e-mail honen helburua zuen zentrura nire Kurrikuluma bidaltzea da, hurrengo ikasturtera begira irakasle posturen bat baldin badago hautaketa prozesuan parte hartu ahal izateko.

Kurrikulumean ikusten daitekeenez, Giza Zientzietan Lizentziatua naiz eta orain arte gizarte zerbitzu eta integrazio sozialaren arloan ihardun dut lanean, lan-esperientzia hau irakaskuntzarako oso baliagarri zaidalarik.

Aldi berean, U.N.I.R. unibertsitatean “D.B.H., batxilergoko, lanbide heziketako eta hizkuntzen irakaskuntzako irakasleen prestakuntza unibertsitate masterra” daukat (espezialitatea: Geografia eta Historia) eta Irlandan ia bi urtetako egonaldiak ingelesez ere klaseak ematea ahalbidetzen nau.

Besterik gabe, bakanterik dagoenerako zuen deiaren zain geratzen naiz.

Aldez aurretik zuen arreta eskertuz agurtzen naiz,

Adeitasunez,

Modelo de carta de presentación de profesores en euskera.

– QUIZÁS TE INTERESEN NUESTRAS PLANTILLAS DE CURRICULUM DE PROFESORES Y MAESTRAS – 

Modelo de carta de presentación de enseñanza en euskera

Jaun agurgarria:

Gutun honen bidez adierazi nahi dizut etorkizunean zure ikastetxean egon litezkeen lanpostuetarako hautagai gisa aurkeztea erabaki dudala.

Itzulpengintzan eta Interpretazioan lizentziatua naiz eta hurrengo hizkuntzak ikasi ditut: euskara, ingelesa eta alemana. Nire kurrikulumean ikus dezakezunez, hainbat agiri ditut hizkuntza hauetan dudan ezagutza frogatzeko.

Beste alde batetik, Irakasleen Prestakuntzarako Unibertsitate Masterra dut, baita esperientzia ingeleseko irakasle lez hainbat esparrutako Goi Mailako Heziketa Zikloetan: turismoan, informatikan eta eraikuntzan. Era berean, alemana irakatsi dut hautazko irakasgai legez.

Hori dela eta, zurekin elkarrizketa bat egiteko aukera izatea gustatuko litzaidake nire ezagutza eta eskuragarritasunaren inguruko xehetasunak emateko.

Zure berri izango dudalakoan, adeitasunez,

Modelo de carta de presentación de enseñanza en euskera.

– QUIZÁS TE INTERESEN NUESTRAS PLANTILLAS DE CURRICULUM DE PROFESORES Y MAESTRAS – 

Ejemplos de cartas de presentación para escuelas en euskera

Egunon,

DBHko Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra egin ondoren eta Arkitektoa naizenez, zuengana jotzen dut zuekin lan egitea nahi dudala esateko.

Masterreko prestakuntzaz gain, irakastea benetan gustatzen zaidala konturatu naiz, klaseak ematen oso ondo sentitu nintzelako. Horrez gain, Bigarren Hezkuntza maila asko interesatzen zaidala ohartu naiz. Gazteen hezkuntzan parte hartzeak ekintza arduratsua dela uste dut, eta, ahalegin handiak ekarri arren, poz handiak ekartzen ditu ere.

Niretzako aukerarik onena irakasteko marrazketa arloa izango litzateke, bai teknikoa bai artistikoa, nahiz eta beste ikasgai batzuk zientzia-teknologia arloan lotuta daudenak irakasteko gai naizen.

C1-eko mailaren agiria (Euskera) eta C1-ekoa (Ingelesa) dauzkat, eta gogoz ekingo diot Hezkuntza-Proiektu Hirueledun bati.

Beraz, nire Curriculum Vitae bidaltzen dizuet hurrengo ikasturterako kontuan hartu nazazuen. Zuekin hitz egiteko aukera izatea espero dut informazioa osatzeko, edozein zalantza argitzeko, eta nire ezagutzak eta interesak azaltzeko.

Adeitasunez,

Ejemplos de cartas de presentación para escuelas en euskera.

– QUIZÁS TE INTERESEN NUESTRAS PLANTILLAS DE CURRICULUM DE PROFESORES Y MAESTRAS – 

Ejemplos de cartas de presentación de enseñanza en euskera

Jaun-andere agurgarriok,

Bigarren hezkuntzako irakaslea naiz arkitektoa izateaz gain, arlo tekniko eta artistikoko hainbat ikasgai irakasteko gaitasuna duena, eta gutun honen bidez zuen ikastetxeko lan taldean parte hartzeko dudan interesa azaldu nahiko nizueke.

Nahiz eta nire ibilbide akademikoa aztertzerakoan bestelakorik antzeman daitekeen, irakaskuntza benetan estimatua eta erakargarria zaidan esparrua dela adierazi nahiko nizueke, eta horrela erakusten dute hezkuntza errefortzurako klase partikularrak ematen aritutako urteek.

Horrez gain, gurasoak eta gertuko hainbat pertsona hezkuntzaren munduari estuki lotuak egoteak, ogibide honek eskatzen dituen ilusio, inplikazio, talde lanean aritzeko gaitasuna eta konpromezuaren garrantzia  ulertzen eta barneratzen lagundu dit.

Irakaskuntzan aritzeko benetako gaitasuna dudala uste dut, taldeak gidatzeko erreztasuna agertzen dut eta izugarri gustoko dut nerabeekin lan egitea. Hori guztia dela eta, nire profil profesionalarekin bat datorren edozein postu betetzeko prest nagoela deritzot.

Jarraian nire curriculum vitaea atxikitzen dizuet, eta zuen esanetara geratzen naiz edozein zalantza argitzeko. Espero dut ahal bezain laster nire laguntza eskaintzeko aukera suertatzea.

Beste barik, jaso ezazue agur bero bat.

Ejemplos de cartas de presentación de enseñanza en euskera.

– QUIZÁS TE INTERESEN NUESTRAS PLANTILLAS DE CURRICULUM DE PROFESORES Y MAESTRAS – 

Ejemplo de carta de presentación para profesores en euskera

Egunon:

Jon naiz, GIZARTE ZIENTZIETA-ko D.B.H. eta BATXILERGO-ko irakaslea. Duela gutxi Santo Tomas Lizeoan ordezkapen bat bukatu berri dut.

E-mail honen helburua zuen zentrura nire Kurrikuluma bidaltzea da irakasle posturen bat suertatzen denean hautaketa prozesuan parte hartu ahal izateko.

Kurrikulumean ikusten daitekeenez, GIZA ZIENTZIAK-ENPRESAN Lizentziatura eta “D.B.H., BATXILERGOKO, LANBIDE HEZIKETAKO ETA HIZKUNTZEN IRAKASKUNTZAKO IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA UNIBERTSITATE MASTERRA” (espezialitatea: Geografia eta Historia) ditut.

Arlo pedagogikoan lan esperientzia zabala izateaz gain, Irlandan ia bi urtetako egonaldiak ingelesez ere klaseak ematea ahalbidetzen nau.

Azkenik, lan eginiko lekuetako erreferentziak ere eman ditzaket.

Besterik gabe, bakanterik dagoenerako zuen deiaren zain geratzen naiz.

Aldez aurretik zuen arreta eskertuz agurtzen naiz,

Adeitasunez,

Ejemplo de carta de presentación para profesores.

– QUIZÁS TE INTERESEN NUESTRAS PLANTILLAS DE CURRICULUM DE PROFESORES Y MAESTRAS – 

Ejemplo de carta de presentación para colegios en euskera

Egunon:

Jon Elorriaga naiz eta e-mail honen helburua zuen zentrura nire Kurrikuluma bidaltzea da, hurrengo ikasturtera begira irakasle posturen bat baldin badago hautaketa prozesuan parte hartu ahal izateko.

Kurrikulumean ikusten daitekeenez, Giza Zientzietan Lizentziatua naiz eta U.N.I.R. unibertsitatean “D.B.H., batxilergoko, lanbide heziketako eta hizkuntzen irakaskuntzako irakasleen prestakuntza unibertsitate masterra” daukat (espezialitatea: Geografia eta Historia, 2014). Aldi berean, Irlandan bi urtetako egonaldiak ingelesez ere klaseak ematea ahalbidetzen nau.

2014-rarte Gizarte zerbitzu eta integrazio sozialaren arloan ihardun dut lanean urte askoz, lan-esperientzia hau irakaskuntzarako oso baliagarri zaidalarik, eta ordutik L.H. eta D.B.H-n klase partikularrak ematen ditut, eskoletan D.B.H.-n ordezkapenak egiteaz gain.

Besterik gabe, bakanterik dagoenerako zuen deiaren zain geratzen naiz.

Aldez aurretik zuen arreta eskertuz agurtzen naiz,

Ejemplo de carta de presentación para colegios en euskera.

– QUIZÁS TE INTERESEN NUESTRAS PLANTILLAS DE CURRICULUM DE PROFESORES Y MAESTRAS – 

 

X